
English Coaching Projects-en gure bideo didaktiko, dibertigarri eta desberdinak sortzen ditugu, asteko podcast-az gain. Hemen hainbat erreprodukzio zerrenda aurkituko dituzu, hala nola, gure Let’s Reduce Your Spanglish proiektua eta “FRED” hitzaldi ospetsuak, besteak beste.
Gozatu!
Quick Jokes
Funny Expressions
Weekly English Practice
Fred Talks
Chronicles
What Are You Still Doing Here?
ZERGATIK SORTZEN DUGU?
English Coaching Projects-en badakigu oso garrantzitsua dela trebetasun berriak garatzea eta erronka berriak bilatzea, profesionalki eta pertsona gisa hobetzeko. Hori dela eta, 2017an bideoak sortzeko abenturari ekitea erabaki genuen, Weekly English Practice-a osatzeko. Gaur egun, ekoizpen propioko ehunka bideo ditugu. Horien artean, bi txiste-saila, ingelesez ohiko hitz eta esamoldeak umorearen bitartez esploratzeko: “ECP Quick Jokes” eta “Funny Expressions”. 150 film labur baino gehiagoko kolekzio honetako bideo bakoitzak gehienez 60 segundoko iraupena du. Honetaz gain, ECP-ko coach Rob-ek ekoiztutako dokumentala dugu, 10 kapitulukoa: “What Are You Still Doing Here?” titulua du eta bertan hainbat “guirik” Gasteiz nola haien etxea bihurtu duten azaltzen dute.