NOLA EGITEN DUGU LAN

Esperientzia handia dugu irakaskuntzaren alderdi guztietan. Honek, gure gogo berritzailearekin eta ikuspegi pertsonalarekin batera, oso giro berezia sortzeko balio du ikasgeletan. Zatoz ikustera!

KOOPERATIBISMOA
Kooperatiba bat gara
English Coaching Projects S.Coop-eko irakasle bakoitza kooperatibaren sozio-langileak gara, eta horrek gure zerbitzuaren inplikazioa, motibazioa eta kalitatea bermatzen ditu.
KOOPERATIBISMOA
COACHING-A
Coach-ak gara
Gure ustez, ikasgelako protagonista ikaslea da, eta gure helburu nagusia ikasteko gaitasuna eta autonomia garatzen laguntzea da. Gure ikasleei baliabide eta teknikei buruz orientazioa ematen diegu beren potentziala gauzatzeko. Horretarako, irakaskuntza coaching kontzeptuetan oinarritzen dugu, erantzukizuna, konpromisoa eta feedback konstruktiboa azpimarratuz.
COACHING-A
BERRIKUNTZA
Berritzaileak gara
Doako ekitaldiak antolatzen ditugu, Gasteizko eguneroko bizitzan ingelesaren ahozko erabilera sustatzeko. Honez gain, erabilera autodidaktikorako material egokitua astero sortzen dugu, ikasleek haien hizkuntza-trebetasunak ikasgelatik kanpo garatzen jarrai dezaten.
BERRIKUNTZA

Gunea

San Ignacio Loiolakoaren kalea, 15 behea

HIRIAREN GUNEAN

Ingeles klaseak ematen ditugu, banakoak zein talde txikietan, San Ignacio Loiolakoaren kaleko 15. zenbakian dugun lokalean.

EROSOTASUNA ETA KOMUNIKAZIOA

Gure ikasgelak ingurune lasai eta eroso batean komunikazioa errazteko diseinatuta daude. Horma gardenak gure lan-etikaren ikur dira.

EKITALDIAK

Hemen gure ekitaldiak antolatzen ditugu, hala nola Cinema Nights eta gure FRED hitzaldi ospetsuak.